XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alapidez alapide bazoan taldea emeki-emeki aintzinat, ez baitzitaken artaldea laster ibil.

Orai badoatzi Jordan ibai ttikiagoaren bazterretik.

Gelditzeko, Jainkoaren manu baten beira zagon Abram.

Zikem-en, mendi biribil batzuen zolan, entzun zuen manua: Horra zure ondokoentzat hautatu dutan lurraldea.

Egunak eta egunak kurritu zituen ipar-aldeari buruz, eskualdearen miatzeko.

Ibiliaren ibiliz, horra nun Kanango sorroetarik baztertzen den eta basa-mortuan sartzen: urik ez, bazkarik ez...

Gosetetik begiratzeko, hurbil duen Ejiptorat doa; handik etorri zen berritz Kanaango lurretarat eta han, alderat, etxolak xutik ezarri.

Urteak jin urteak joan, hainbertzetaraino emendatu ziren artaldeak, nun Betel-ko sorroak ez baitziren aski denentzat.

Abram eta Lot-en artzainak kasailan zabiltzan; eta, istan guziz, beren nausien ondotik zoatzin beren arranguren xuritzeko.

Haukiek berehala ikusi zuten, gauzen antolatzeko, hoberena elgarretarik berextea zitakela.

(beretik gero).